Eibarko trenbidean mantentze-lanetan ari ziren bi langile zauritu dira

0    Berriak, Eibar 
ETA KITTO
Eibarko trenbidean mantentze-lanetan ari ziren bi langile zauritu dira
ETA KITTO 2021, Ots 02

Trenbidea konpontzeko lanetan ari ziren bi langile zauritu dira goizaldean, Eibarren, Euskotreneko geltokitik gertu.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi du zauritutako bi gizonak Gurutzetako ospitalera eraman dituztela anbulantzian. Lan istripuaren ondorioz, tren zerbitzua etenda egon da, goizaldean, Eibar parean.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »