Eibarko zahar-egoitzak hasi dira egoiliar eta langileei txertoak jartzen

Eibarko zahar-egoitzak hasi dira egoiliar eta langileei txertoak jartzen
2021/01/11 eta kitto!
Pasa den ostegunean, hilaren 7an, hasi ziren San Andres eta Ego Gain zaharren egoitzetan txertoak jartzen, bai egoiliarrei eta baita langileei ere.

San Andres Egoitzako datuak honako hauek dira: 67 egoiliarretik 63 daude txertatuta, eta 125 langiletik, 89k jarri dute txertoa. 

Ego Gainekoan, ordea, momentuz egoiliarrei bakarrik jarri zaie txertoa. 132 egoiliar dituzte guztira, eta 110ek jaso dute txertoa. Bihar, martitzenean, falta diren 22 egoiliarrekin batera, 160 langilek jasoko dute txertoa.

Beraz, urtarrilaren amaierarako, esan daiteke eibarko bi zahar egoitzetako langile zein egoiliar gehienek izango dituztela txertoaren bi dosiak jarrita. 

egogain gerontologiko 3