Eibarko zortzi dendak jaso dute "Singular dendak" ziurtagiria

Eibarko zortzi dendak jaso dute "Singular dendak" ziurtagiria
2017/11/27 eta kitto!
Gipuzkoako Merkataritza Federazioak eta Foru Aldundiak Eibarko lehen 'Singular dendak' omendu dituzte gaur Portalean: Otegui Harategia, Guby, Guby Birjiñape, Irritsa, Klaus, Khloe, Nia eta Xare. Eibarko zortzi establezimendu hauek aukeratu dituzte denda eredugarri gisa, ekimen honekin bat egin duten 77 lokalen artean. Denda hauek zerbitzu eta arreta berdingabea eskaintzen dituztelako nabarmendu dituzte, eta beste establezimendu batzuentzat adibide izatea nahi dute, Gipuzkoako merkataritzaren bikaintasuna sustatze aldera.