Eibarren Euskaraldiaren enbaxadore izango den “hamaikakoa” aurkeztu dute

Eibarren Euskaraldiaren enbaxadore izango den “hamaikakoa” aurkeztu dute
ETA KITTO 2018, Eka 27

Azaroaren 23tik abenduaren 3ra bitartean Euskal Herriko 350 bat herrik, tartean Eibarrek, enter EUSKARALDIA egitasmoan parte hartuko dute. Euskaltzaleen Topaguneak eta source link Eusko Jaurlaritzak abiatu duten ekimenaren berri eman eta informazioa zabaltzeko herrietan batzordeak eratu dira eta follow link Eibarren, AKEBAI herri-plataforma ari da horretan. Hala ere, herritarrak aktibatzeko eta zabalkundea errazteko, Hamaikakoak osatuko dira, borondatez “Euskaraldia, 11 egun euskaraz” ekimenean ahobizi, belarriprest eta bihotzgoxo rolen bitartez parte hartzea erabaki dutenekin, eta atzo aurkeztu zuten Eibarko Hamaikakoa: Ane Sarasua, Arrate Balentziaga, Eva Egiguren, Felix Morquecho, Ghita Ourdi, Iokin Elortza, Juan Jose Flores, Mª Jose Iriondo, Mireia Alonso, Pello Osoro eta Zaloa Urain.

Herritarren izen-ematea irailaren 20tik aurrera egingo da eta, horretarako, 16 urte edo gehiago izan beharko da. Hala ere, aurrerago egingo dira informazio bilerak, azalpenak emateko bisitak eta beste hainbat ekintza, herritarrek informazio guztia jaso dezaten.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »