Heldu! ekintzaileentzako programaren itxiera ekitaldia egin dute Debegesako lokaletan

Heldu! ekintzaileentzako programaren itxiera ekitaldia egin dute Debegesako lokaletan
2022/12/19 eta kitto!
Eibarko Udalaren Garapen Ekonomiko, Enplegu eta Berrikuntza sailak, Debegesarekin lankidetzan, HELDU! Ekintzailetza berritzailea programaren lehenengo edizioa garatu du 2022an. Gaur goizean programaren itxiera ekitaldia egin dute Debegesako lokaletan: aurtengo edizioan parte hartu duten ekintzaileek euren enpresa-ideak aurkeztu dituzte.

Programa hau Eibarren izaera berritzailea duten ideia edota negozio-lerro berriak probatzeko eta baliozkotzeko diseinatuta dago. Hain zuzen, eskualdeko ehun ekonomikoa eta haren lurralde-lehiakortasuna indartzeko gaitasuna duten proiektuak.