Alfa ez ixteko eskatu dute jendetza batu duen manifestazioan

Alfa ez ixteko eskatu dute jendetza batu duen manifestazioan
2012/10/25 eta kitto!

Alfako beharginek deituta gaur eguerdian (urriaren 25ean) Untzagatik abiatu den manifestazioak (ikus argazkiak) jendetza batu du Alfa ez itxi. Egia nahi dugu zioen pankartaren atzean. Manifestazioak herriko kaleak zeharkatu ditu eta Torrekuan, Alfa parean amaitu dute, komunikatua irakurrita. Protestarako hurrengo ekitaldia domekarako (urriaren 28rako) deitu dute: Zarautzera 11.00etako trenean joateko asmoa daukate beharginek, bertan 12.00ak aldera elkarretaratzea egiteko