Alfako beharginak Bilbon, administratzaileen parean protestan

Alfako beharginak Bilbon, administratzaileen parean protestan
2013/01/09 eta kitto!

Alfa Taldeko beharginek aste honetako bigarren greba egunari ekin diote gaur (eguaztena, hilak 9). Astelehenean, lehen greba egunean manifestazioa egin zuten Eibarren zuzendaritzak gauzatu nahi dituen kaleratzeen kontra protesta egiteko. Enpresa hartzekodunen lehiaketan dago eta gaur Bilboraino joan dira beharginak, administratzaileen bulego parean protesta egiteko. Barixaku honetarako dago deituta aste honetako hirugarren egun osoko lanuztea eta 12.30etan berriz ere manifestazioa egiteko asmoa dute, Untzagatik abiatuta.