Alfako beharginak manifestazioan irten dira

Alfako beharginak manifestazioan irten dira
2012/02/11 eta kitto!

Gaur eguerdian manifestazioa egin dute Alfako beharginek, Untzagatik hasita, "Xantaiarik ez! Despidorik ez!" zioen pankartaren atzean. Aste honetan bertan enpresa batzordeko kideek azaldutakoaren arabera, enpresako zuzendaritzak soldatak %10 jaisteko proposamena luzatu die, hori onartu ezean, hainbat behargin kaleratu beharko dituztela gaineratuta. Horren aurrean protesta egiteko irten dira kalera gaur. Argazkiak ikusteko hemen klikatu.