Alfako beharginek kaleratzeen kontrako elkarretaratzea egin dute

Alfako beharginek kaleratzeen kontrako elkarretaratzea egin dute
2013/01/25 eta kitto!
Alfako beharginek udaletxe parean elkarretaratzea egin dute gaur eguerdian (barixakua, hilak 25), enpresako zuzendaritzak Alfa Taldea osatzen duten lantokietarako planteatu dituen kaleratzeen aurka protesta egiteko. Etorkizunerako asmoen berri noiz emango dieten zain segitzen duten bitartean, beharginek lanuzte eta bestelako mobilizazioekin aurrera diraute.