Alfako manifestazioa 12.30etan irtengo da Untzagatik

Alfako manifestazioa 12.30etan irtengo da Untzagatik
2013/01/04 eta kitto!

Gaur (barixakua, hilak 4) 12.30etan manifestazioa hasiko da Untzagan, Alfan despidorik ez! goiburuari jarraituta. Aurreko hilaren amaiera aldera zuzendaritzak hainbat enpresatarako kaleratzeak planteatu ditu (27 Alfa Hogarren, 13 Alfalanen eta 47 Mecánicas Mallabian) eta horren aurrean protesta egiteko deitu dute manifestazioa. Horrez gain, urtarrilaren 7, 9 eta 11rako egun osoko lanuzteak deitu dituzte.