[ARGAZKIAK] Eibart artisau azoka dago zabalik Untzagan

[ARGAZKIAK] Eibart artisau azoka dago zabalik Untzagan
2021/12/20 eta kitto!
Barixakuaz geroztik zabalik dago Untzagan Eibart artisau azoka. Aurtengoa 17. edizioa da eta 10 artisau ari dira parte hartzen, zortzi postutan banatuta: Hartara, Kilikilima, Eskulan, Eskusutxo, Madear, Ediciones Membrilla, Eskune, Zugehini, Zirrimarra eta La Zahera. Betiko moduan, zilarrezko, beirazko, narruzko, egurrezko… produktu ugari eros daitezke bertan, den-denak artisau eran egindakoak. Urtarrilaren 5era arte egongo da zabalik (abenduaren 25ean eta 26ean eta urtarrilaren 1ean itxita), goizeko 11:00etatik 14:00etara eta arratsaldeko 17:00etatik 20:30era.

Iazko moduan, COVID-19tik babesteko neurri guztiak hartu dituzte. Azoka Eibart elkarteak antolatu du, Gipuzkoako Foru Aldundiaren ekimenez eta dirulaguntzarekin zabaldu dute eta Eibarko Udalaren laguntza dauka.

[foogallery id="114698"]