Atten2 Eibarko enpresak "etorkizuneko fabrikarako talde industrial onenaren" saria jaso du

Atten2 Eibarko enpresak "etorkizuneko fabrikarako talde industrial onenaren" saria jaso du
2020/03/17 eta kitto!
Eibarko enpresak "etorkizuneko fabrikarako talde industrial onenari" ematen zaion HP saria jaso zuen Bartzelonan, "Factories of the Future Award 2020"-ren laugarren edizioan. Advanced Factories Expo & Congress kongresuaren barruan antolatzen diren ekitaldiek automatizazio industrialaren berrikuntza eta 4.0 industriaren ezarpena sustatu eta bultzatzeko helburua dute. Atten2 enpresak Ion Grijalbo Marketing arduraduna eta Guillermo Miró Aplikazioetako Ingeniaritzakoa izan zituen ordezkari ekitaldian, eta biek konpainiako langileei eskerrak eman zizkien euren ahaleginarengatik. Eibartarrak Weismüller eta Bosch Rexroth enpresa entzutetsuak izan zituzten aurkari sari garrantzitsu hori lortzeko borrokan.
Atten2 konpainiak bi dispositibo patentatu ditu Teknikerrekin batera: OilHealt eta OilWear, biek ere oso harrera ona izan dutenak merkatuan. Lehenengoak olio lubrikagarriaren degradazioa neurtzen duen sentsore optikoa da, eta bigarrenak fluido baten dauden partikulak detektatzen ditu. Batak zein besteak izan daitezkeen matxurak aurrikusteko balio dute, eta baita hainbat maikinaria motatan noiz izan daitekeen une aproposena erabilitako olioa aldatzeko, "guzti horrek bezeroei ahalbidetzen dizkien kostoen aurrezkiarekin". Advanced Factories 2020 4.0 Industriari buruzko nazioarteko kongresuan Europako hainbat herrialdeetako 16.000 profesionalek eta 6.000 enpresek hartu dute parte.