Behera egin du langabeziak Eibarren

Behera egin du langabeziak Eibarren
2021/10/05 eta kitto!


Iraileko datuen arabera, Eibarren behera egin du langabetuen kopuruak.  2021eko kopururik onena izan da irailekoa. Urte hasieran 1.696 langabe kontabilizatuta zeuden herrian (%13,36); harrezkero, beheranzko joera izan dugu (abuztua kenduta), eta irailean kopurua 1.565ra jaitsi da (%12,32).

Debabarrenean %10,65ko langabezia
Eskualdeko herri guztiak hartuta,  langabezia-tasa %10,65koa da. Debabarrenari begiratuta, Debak du langabezia-tasarik baxuena (%6,67) eta Soraluzek, berriz, altuena (13,50). Hain zuzen, Eibar eta Soraluze izan ezik, gainerako herri guztietako langabezia-tasa %10etik beherakoa da.


 

Iraileko datuak, herriz herri:


– Eibar 1.565  (%12,32)
– Elgoibar 501  (%9,24)
– Mendaro 86  (%8,46)
– Deba 174  (%6,67)
– Mutriku 214 (%8,24)
– Soraluze 252 (%13,50)
Debabarrena 2.792 (%10,65)


 

Abuztuko datuak, herriz herri:


– Eibar 1.632  (%12,85)
– Elgoibar 491  (%9,06)
– Mendaro 87  (%8,56)
– Deba 174  (%6,67)
– Mutriku 207  (%7,97)
– Soraluze 259 (%13,88)
Debabarrena 2.850 (%10,87)


Uztaileko datuak, herriz herri:


– Eibar 1.572  (%12,38)
– Elgoibar 489  (%9,02)
– Mendaro 86  (%8,46)
– Deba 164  (%6,29)
– Mutriku 208  (%8,01)
– Soraluze 242  (%12,97)
Debabarrena 2.761 (%10,53)


Ekaineko datuak, herriz herri:

– Eibar 1.579  (%12,44)
Elgoibar 484  (%8,93)
Mendaro 91  (%8,96)
Deba 176  (%6,75)
Mutriku 213  (%8,20)
Soraluze 247  (%13,24)
Debabarrena 2.790 (%10,65)

Maiatzeko datuak, herriz herri:

– Eibar 1.601  (%12,61)
Elgoibar 492  (%9,07)
Mendaro 83  (%8,17)
Deba 191  (%7,32)
Mutriku 205  (%7,89)
Soraluze 250  (%13,40)
Debabarrena 2.822 (%10,77)

Apirileko datuak, herriz herri:

– Eibar 1.621  (%12,77)
Elgoibar 518  (%9,55)
Mendaro 82  (%8,07)
Deba 185  (%7,09)
Mutriku 204  (%7,86)
Soraluze 251  (%13,45)
Debabarrena 2.861 (%10,81)

Martxoko datuak, herriz herri:

– Eibar 1.665  (%13,07)
Elgoibar 539  (%9,75)
Mendaro 93  (%9,40)
Deba 193  (%7,24)
Mutriku 216  (%8,12)
Soraluze 262  (%13,98)
Debabarrena 2.968  (%11,22)