"Con tu dinero" dokumentalaren proiekzioa bihar Portalean

"Con tu dinero" dokumentalaren proiekzioa bihar Portalean
2013/04/15 eta kitto!

Egoaiziak eta Eibarko Fiare Taldeak antolatuta bihar (martitzena, hilak 16) Con tu dinero (Zure diruarekin) Setem GGKEak egindako dokumentala proiektatuko dute Portalean (areto nagusian) 19.00etan hasita. Eibarren emango duten dokumentala EAEko hiru hiriburuetan proiektatu dute eta oso harrera ona eduki du ikustera joan den jendearen artean. Proiekzioa amaitzean Setem eta Fiareko kide birekin berbetan jarduteko aukera izango du nahi duenak.
Setem posible diren aldaketak sustatzen dituen Gobernuz Kanpoko Erakundea da eta bertako kideek, genero ikuspegitik abiatuta, ekoizpen, kontsumo eta finantza-eredu jasangarriago, bidezkoago eta arduratsuaguak bultzatzeko beharrean jarduten dute. Zure diruarekin dokumentalarekin gizarteari bere dirua zertan erabiltzen duten argitzea bilatzen dute eta, horrekin batera, bankuek oker egiten dituzten hainbat kontu agerian laga nahi dituzte.