Datorren astean ate irekien jardunaldiak hartuko dituzte Museoak eta Teknikerrek

Datorren astean ate irekien jardunaldiak hartuko dituzte Museoak eta Teknikerrek
2012/11/16 eta kitto!

Gaur (barixakua, hilak 16) aurkeztu dute Eibar Industriala. Teknologia: iragana, egungoa eta etorkizuna ekimena udaletxean Miguel de los Toyos alkateak, José Luis Novoa Armeria Eskolako zuzendariak eta Itziar Cenoz IK4-Teknikerreko Marketing Zuzendariak. Gure herriaren izaera industriala ardatz modura hartuta, industriari lotutako historia horren erakusle garbiak diren Armagintzaren Museoa, atzo bertan Erisonon inauguratu zuten IK4-Tekniker eta aurten 100 urte bete dituen Armeria Eskola bera ezagutzera emateko ate irekien jardunaldiak antolatu dituzte: Portaleko 5 solairuan dagoen Museoan azaroaren 21, 22 eta 23an izango dira ate irekien jardunaldiak. Egun horietan (edo beste batzuetan) bertara joanez gero, zigiluarekin markatuko duten pasaporte berezia emango diote bisitariari eta, horrekin, azaroaren 24an goizez Teknikerren egoitza berria bisitatzeko txanda eskuratuko du. Armeria Eskolari eskainitako gunea Teknikerren bertan prestatu dute. Azaroaren 24an Teknikerrera joateko autobus zerbitzua egongo da, Ego-Gainetik irtenda, eta bisitak interesa duen edozeinentzat zabalik egongo dira, baina antolatzaileek azpimarratu dutenez, "ez da inor onartuko aurretik Museotik pasatu eta txanda hartu ez badu".