Debabarreneko enpresa ekintzaileen gida eguneratua eskuragarri

Debabarreneko enpresa ekintzaileen gida eguneratua eskuragarri
2012/05/28 eta kitto!

Debegesak Enpresa Ekintzaileen Gida eguneratu du, eguaztenean ospatuko duen Ekintzailearen Egunaren harira. Gida berriak arlo ezberdinetako 150 enpresatik gora biltzen ditu eta www.debegesa.com webgunean dago eskuragarri, pdf formatuan, Ekintzaileak atalean.
Enpresak sortzeko laguntza
Bestalde, Debegesak enpresa berria sortu nahi dutenentzat aholkularitza zerbitzua eskaintzen duela gogorarazi dute: "Debabarrenan enpresa berri bat martxan jartzeko ideia izan eta horretarako eman beharreko pausoak ezagutzen ez dituztenek Debegesara jo dezakete aholku eta informazio eske, inongo kosturik gabe. Horretarako, 943 82 01 10 telefonora dei dezakete (Vanesa Hortas) edo ekintzaile@debegesa.com helbidera idatzi".