Debaldea Bizirik martxa Eibarrera ailegatu da

Debaldea Bizirik martxa Eibarrera ailegatu da
2012/07/12 00:00
eta kitto!

Ailegatu berri da Eibarrera Debaldea bizirik. Enplegua eta eskubideen alde, burujabetza ekonomiko eta soziala lemari jarraituta LAB sindikatuak deitutako martxa. Zutabe bitan egin da martxa, Eskoriatzatik Eibarrera eta Mutrikutik Eibarrera. Karabana aldarrikatzailea herri batetik bestera bizikletan ibili da eta herrian zehar, berriz, bizikletan edo/eta oinez joateko aukera izango da. 18.30etan Untzagan manifestazioa hasiko da.