Deskontuarekin erosteko kanpaina berria ipini du martxan EMGI-k

Deskontuarekin erosteko kanpaina berria ipini du martxan EMGI-k
2020/11/09 eta kitto!
Gaur goizean hasi da deskontuarekin erosteko bonoen salmenta, Eibar Merkataritza Gune Irekiaren (EMGI) kanpainaren baitan eta internet bidez salgai ipini dituzten guztiak honezkero agortuta daude. Erosketa-bonoak 35 eurotan saltzen dira eta 50 euroko gastua egin daiteke (25 euro + 25 euro), kanpainarekin bat egin duten 135 establezimendutan. Interneteko https://nikeibarrenerostendot.eus helbidean erosteko aukerarik ez badago ere, EMGIren bulegora (Txaltxa Zelai kalean, Untzagako dorrearen atzeko aldean) joan daiteke erostera, astelehenetik eguenera 09:00etatik 14:00etara eta 15:00etik 17:30era eta barixakuetan, berriz, 08:00etatik 15:00etara. Kanpainaren arduradunek azaldu dutenez, erosketa-bonoak Eibarren bizi direnentzat baino ez dira eta lagun bakoitzak gehienez bi eros ditzake.