Eduardo Zubiaurrek Confebaskeko presidente kargua laga du aldi baterako

Eduardo Zubiaurrek Confebaskeko presidente kargua laga du aldi baterako
2022/05/03 eta kitto!
Eduardo Zubiaurre enpresari eibartarrak Euskadiko Enpresarien Konfederazioko (Confebask) presidente kargua laga du aldi baterako arrazoi pertsonalengatik, patronaleko iturriek jakinarazi dutenez. Horrela, Isabel Busto presidenteordeak hartuko du bere tokia.

Zubiaurrek 2019ko udan hartu zuen Confebaskeko presidente kargua, JAZ Zubiaurre enpresaren buruan egoteaz gain, Eibarko PNV alderdi politikon bidea egin ondoren.