Eibarko 80 saltoki baino gehiagotan eskainiko dute 10 euroko deskontua 30 euroko erosketa bakoitzeko

Eibarko 80 saltoki baino gehiagotan eskainiko dute 10 euroko deskontua 30 euroko erosketa bakoitzeko
2021/10/27 eta kitto!
Gaur hasiko da Euskadi Bono Denda-ren kanpaina berria eta Eibako Dendarien Elkarteko 80 saltoki baino gehiagok egin dute bat. Kanpainan parte hartzeko izena eman duten saltoki horietan 10 euroko deskontua eskainiko dute, egiten den 30 euroko erosketa bakoitzeko. 16 urtetik gorako kontsumitzaile bakoitzak 5 deskontu-bonu izango ditu erabilgarri, hau da, 50 euro guztira. Atxikitutako establezimenduak zeintzuk diren ikusi eta kanpainari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, sartu www.euskadibonodenda.eus webgunean.