Eibarko Dendarien Elkarteak antzerkirako sarrerak zozketatuko ditu bezeroen artean

Eibarko Dendarien Elkarteak antzerkirako sarrerak zozketatuko ditu bezeroen artean
2023/02/20 eta kitto!
Eibarko Dendarien Elkarteak tokiko merkataritza eta antzerkia lotu nahi izan ditu, “Tokikoa sustatu eta antzerkiaz gozatu” izeneko kanpaina abiatuta. Otsailaren 20tik martxoaren 12ra, Eibarko Dendarien Elkarteko saltokietan erosteagatik, XLVI. Eibarko Antzerki Jardunaldien barruan antzerkiaz gozatzeko zozketatuko dituzten sarrera bikoitzeko bat lor daiteke. Zozketan parte hartzeko bi modu daude: “15 sarrera bikoitz Eibar Txartelaren bidez zozketatuko dira, Rural Kutxa datafonoaren bitartez, erosketa egiten den unean. Oraindik Dendarien Elkarteko txartelik ez baduzu, ez galdu aukera. Eta 9 sarrera bikoitz zozketatuko dira, zure erosketa-tiketa saltoki bakoitzean dagoen kutxan utzita”. Zozketa martxoaren 15ean egingo da.