Eibarko marka turistikoaren irudia aukeratzeko herri-galdeketa ipini dute martxan

Eibarko marka turistikoaren irudia aukeratzeko herri-galdeketa ipini dute martxan
2021/11/02 eta kitto!
Eibarko marka turistikoaren logotipoa bozkatzeko epea zabaldu du Udalak bere webgunean. Eibartarrek azaroaren 14ra arte eman dezakete botoa, bertan ikus daitezkeen lau proposamenen artean gehien gustatzen zaiena aukeratuta.

Botoa emateko unean Eibarren erroldatuta dauden 16 urtetik gorakoek har dezakete parte logotipo irabazlearen bozketan. Informazio gehiago nahi izanez gero HEMEN sakatu eta bozkatzeko formularioa zuzenean zabaltzeko, berriz, HEMEN.