On Ekin afaria bertan behera laga dute eta horren ordez beste ekitaldi bat egingo da

On Ekin afaria bertan behera laga dute eta horren ordez beste ekitaldi bat egingo da
2020/10/20 eta kitto!
Ekingune ekintzaileen elkarteak jakinarazi duenez, On Ekin afaria bertan behera lagatzeko erabakia hartu dute, “azken berriak jakin ondoren”. Aste honetan, eguenean egitekoa zen afariaren ordez beste ekitaldi bat prestatu dute, 18:00etan Armeria Eskolan. Areto nagusian izango da, COVID-19ri lotutako neurri bereziekin eta modu presentzialean zein streaming bitartez parte hartzeko aukera egongo da (kasu bietan, 5 euro ordaindu beharko dira). Ekitaldi horretan aukeratuko dituzte On Ekin enpresa ideia eta proiektuen lehiaketako irabazleak. Jarraian daukazue egitaraua:

18:00 - 18:10: Ongietorria, eskerrak eta lehiaketaren aurkezpena.

18:10 - 18:50: Hitzaldia "Nuevos modelos de negocio en la industria 4.0" Sergio Gonzalez-en eskutik (Innobiden kontsultaria)

18:50 - 19:00: Galderak

19:00 - 19:20: Proiektuen aurkezpena

19:20 - 19:30: Bozketa APPSAMBLEAren bitartez

19:30 - 20:00: Sarien banaketa eta itxiera.

ON EKIN ekitaldian, epaimahai batek aukeratuko ditu proiektu irabazleak (1, 2 eta 3. sariak). Horrez gain, “sari herritarra” ere egongo da, ekitaldian parte hartu duten guztien bozketa bidez aukeratua.