Ekintzailearen Eguna ospatzeko ekitaldia Debegesan

Ekintzailearen Eguna ospatzeko ekitaldia Debegesan
2012/05/30 eta kitto!

Gaur 18.00etatik aurrera egingo dute Debegesaren egoitzan, Azitaingo industrialdean Ekintzailearen Eguna ospatzeko ekitaldi nagusia. Besteak beste, Enpresen Azoka egingo da, eskualdean berriki sortu diren enpresek euren zerbitzuak edota produktuak ezagutzera eman ditzaten. Bestalde, Isabel Santiago ekintzaile eta coach-ak "Pentsamendu berriak, jarduera berriak, errealitate berria" izenburuko hitzaldia emango du eta, ondoren, eskualdeko ekintzaile talde batek Ekingune proiektu berria aurkeztuko du. Ekitaldia agurtu aurretik Debabarrena Ekinean! errekonozimenduak eta Bai Industriari! saria banatuko dituzte.