EMGIren kanpainako ia bonu guztiak gaur saldu dituzte, azkenak bihar eros daitezke, bakarrik online

EMGIren kanpainako ia bonu guztiak gaur saldu dituzte, azkenak bihar eros daitezke, bakarrik online
2020/05/13 eta kitto!
Eibar Merkataritza Gune Irekiaren eskutik gaur abiatu duten kanpainako bonuen salmentak aurreikuspen guztiak gainditu ditu eta erosketa-txartel ia guztiak lehen egunean saldu dituzte. Hala ere, on-line bidezko salmentan batzuk akatsak egin dituztenez, oraindik bonu batzuk geratzen direla jakinarazi dute. Hala ere, horiek bakarrik internet bidez erosi ahal izango dira, http://nikeibarrenerostendot.eus/ helbidean, bihar. Erosketa-txartela internet bidez gaur erosi dutenei emaila bidali diete, bihar 12:30etik aurrera bulegoan nola jaso beharko duten azaltzen. Eta bihar erosten dutenek, berriz, beste email bat jasoko dute, barixakuan nola jaso beharko duten azaltzen.