Erosketa Ibilbidea kanpaina azaltzeko bideoa argitaratu dute

Erosketa Ibilbidea kanpaina azaltzeko bideoa argitaratu dute
2023/04/14 eta kitto!
Eibarko merkataritzari laguntzeko asmoz, Erosketa Ibilbidea kanpaina jarri dute martxan Eibarko Dendarien Elkarteak eta Gipuzkoa Merkatariak federazioak, …eta kitto! Euskara Elkartearekin, Eibar Merkataritza Gune Irekiarekin eta Eibarko Udalarekin lankidetzan. Kanpainaren nondik norakoak azaltzeko ondorengo bideoa kaleratu dute:

Arduradunen berbetan, “kanpainak helburu bikoitza du: jendea Eibarko establezimenduetan erostera animatzea eta erosketa horietan bezeroek euskara erabiltzea sustatzea. Iaz bezala, aurten ere euskararen erabilerari bultzadatxo bat emango diogu. Izan ere, Eibarren bertan kontsumitzeko erraztasunak ematea eta bertako hizkuntza erabiltzeko aukera ematea bezeroei kalitatea eskaintzea da”. Asmo horrekin, martitzenean abiatu zen Erosketa Ibilbidea kanpaina eta hilaren 30era arte egongo da martxan.