Errebal Plazako azoka zabaldu dute gaur goizean

Errebal Plazako azoka zabaldu dute gaur goizean
2022/04/01 eta kitto!
Gaur goizean zabaldu dute merkatu plaza berria, Rialtokoa behin-betiko itxi eta gero. Aurrerantzean Errebal Plazia eraikinean egongo dira baserritarrak, Errebal kaletik sarrera duen azokan. Gaur lehen eguna zela eta, piskolabisa eskaini dute Azitaingo Oinarrizko Lanbide Heziketa Udal Institutuko ikasleek eta, zerbait erosi dutenei, poltsa bana oparitu diete.

Errebal Plaza zabaltzearekin batera, Eibarko Armagintzaren Museoak Museoaren Leihoa espazio berria izango du, Errebal kaleko kanpoaldeko hormaren beira-erakusleihoa okupatuz. Museoko bildumaren erakusketa txiki bat ipini dute bertan: bizarginaren Ibe aulkia, Heltmothz telebista, Honda motozikleta, Fenix eta Orbea bizikletak, Charpy pendulua, eta Alfa, Boj, El casco enpresetako produktuak, besteak beste.

IMG_9430 IMG_9432 IMG_9433 IMG_9435 IMG_9439 IMG_9442 IMG_9443 IMG_9445 IMG_9453 IMG_9455