Gaur banatu dituzte 31. Toribio Echevarria Sariak Coliseo antzokian

Gaur banatu dituzte 31. Toribio Echevarria Sariak Coliseo antzokian
2021/07/22 eta kitto!
Gaur goizean Coliseo antzokian irabazleei sariak banatzeko ekitaldiaren aurretik jakinarazi zutenez, hamaika ideia edo proiektu izendatu dituzte Toribio Echevarria sarien 31. edizioaren finalista, sei “Enpresa-ideia/proiektu” kategoriarako eta bost “Enpresa berria” mailarako. Streaming bitartez zuzenean jarraitu ahal izan den sari banaketa ekitaldian honako sari hauek banatu dituzte: “Enpresa-asmoak” ataleko saria Innovation Tree-rentzat izan da eta “Enpresa berria” atalekoa, berriz, Polykey Polymers-entzat. Sari horietako bakoitzak 10.500 euroko babes ekonomikoa du eta, horrez gain, laguntza, prestakuntza eta aholkularitzako programak baliatzeko aukera ematen du. Nazioartekotzeari Saria, bestalde, Fesia Technology-k eraman du. Eibarko Udalaren Sari Berezia “Eibarko enpresa saria” Lean Stocks-ek jaso du; Eibarko Udalaren Sari Berezia Espezializazio Estrategikoari Saria, berriz, Fokus-ek eraman du eta Iñaki Goenaga Eibarko Enpresari aitortza Aibe enpresari eman diote.

Toribio Echevarria Sarien 31. edizioko enpresa irabazleak

Ideia/Proiektu Enpresarialak SARIA

  • Innovation Tree: Prototipo bat garatzen du, aukera ematen duena litio ioi bateriak birziklatzeko ingurumenarekiko errespetutsua den teknologia hidromekaniko baten bitartez, zeinak materialak neurri batean berreskuratuta bateriak berriak fabrikatzea eta karbono-arrastoa minimizatzea ahalbidetzen duen.


'Enpresa BERRIA' SARIA

  • Polykey Polymers: Polimero biojasangarriak eta material berritzaileak ekoizten ditu energia biltegiratzeko, teknologia jabedunetik eta polimero jasangarrien ingeniaritza-zerbitzuetatik abiatuta, bezeroarentzat ‘neurrira’.


 Internazionalizaziorako Laguntza SARIA

  • Fesia Technology: Soluzio aurreratuak garatzen ditu elektroestimulazio funtzionalean, nerbio-sisteman gaixotasunak edo lesioak dituzten pertsonen errehabilitaziorako.


‘EIBARko ENPRESA' EIBARKO UDALAREN SARI BEREZIA

  • Lean Stocks: Marketplace B2B, enpresak konektatzeko makineria industrialaren salerosketa-prozesuetan eta loturiko zerbitzuetan.


‘Espezializazio estrategikoa' EIBARKO UDALAREN SARI BEREZIA

  • Fokus: Talentuaren jarraipen eta kudeaketarako plataforma digitala, kirol elektronikoetan


'Iñaki Goenaga' 2021 SARIA

  • AIBE Mecánica de Precisión: Enpresa honek tresneria eta makineria berezia diseinatzen eta ekoizten dihardu, baita doitasun handiko piezen mekanizazioan ere.