Gipuzkoako Ur Kontsortzioak ezohiko neurriak hartu ditu herritarren beharrei erantzuteko

Gipuzkoako Ur Kontsortzioak ezohiko neurriak hartu ditu herritarren beharrei erantzuteko
2020/05/25 eta kitto!
COVID-19ak eragin duen krisiaren aurrean Gipuzkoako Ur Kontsortzioak ezohiko neurriak hartu ditu herritarren beharrak asetzeko. Herritar guztiei zuzendutako neurriak dira, eta ordaintzeko moduak erraztea eta ur-hornidura bermatzea da helburua, ur mozketarik egingo ez dela ziurtatuz.

Neurri dagokionez, fakturen ordainketa egiteko borondatezko epea abenduaren 31ra arte luzatuko da, errekargurik eta interesik gabeko zatikako ordainketa (frakzionatua) egiteko erraztasunak emango dira, alarma-egoerak irauten duen bitartean ez da ur mozketarik egingo ordainketa ezagatik, eta itxita egon diren komertzio eta ostalaritza negozioen bigarren lauhilekoari dagokio fakturaren tarte finko %100 hobetsita egongo da (ez da ordaindu beharrik izango).