Irailaren 7rako elkarretaratzea eta manifestazioa deitu ditu ELA sindikatuak

Irailaren 7rako elkarretaratzea eta manifestazioa deitu ditu ELA sindikatuak
2012/09/06 eta kitto!

Deba bailarako ELA sindikatuko ordezkariek manifestazioa eta elkarretaratzea deitu dute bihar barixakurako, irailaren 7rako, 12.00etan Armeria Eskola paretik hasita. Elkarretaratze zein manifestaziorako arrazoiak "aski ezagunak diren murrizketa eta pobreziara garamatzaten neurri antisozialak salatzea" eta horrekin batera irailaren 26ko greba orokorrerako deialdia egitea direla argitu dute sindikatutik.