Kalitateari eskainitako jardunaldia hartuko du Armeria Eskolak eguaztenean

Kalitateari eskainitako jardunaldia hartuko du Armeria Eskolak eguaztenean
2012/11/05 eta kitto!

XVIII. Kalitatearen Europako Astearen harira, Armeria Eskolako Ikasle Ohien Elkarteak, Euskalit-en laguntzarekin, Eibarko bikaintasuna, Bilboko inbidia izenburuari jarraituko dion jardunaldia antolatu du azaroaren 7rako (eguaztenerako), 18.00etan Armeria Eskolan bertan. Ekitaldian gure herriko lau entitatek kalitatearen eta etengabeko hobekuntza-prozesuetan eurek izandako esperientziak aurkeztuko dituzte. Hizlariak Esther Gisasola (Sosola Nekazalturismoa), Iñaki Osoro (Klub Deportiboa), Ainhoa Argarate (Goritz hornikuntza industrialak) eta Manolo Iraolagoitia (Microdeco enpresa) izango dira. Sarrera librea izango da, baina antolatzaileek joan nahi dutenei aldez aurretik izena emateko eskatzen diete (943203146 telefonora deituta edo aaa@armeriaeskola.com helbide elektronikora idatzita). 
Bestalde, datorren azaroaren 13an, martitzenean, 19.00etan hasiko da Armeria Eskolako Guraso Elkartearen Urteko Asanblada Nagusia, elkartearen egoitzan. Ekitaldi horretan banatuko dituzte baita ere Ikasle Onenei Sariak.