“Kontsumo elektrikoei buruzko datuak” tailerra egingo da datorren astean

“Kontsumo elektrikoei buruzko datuak” tailerra egingo da datorren astean
2020/09/23 eta kitto!
Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen eta Obra Hidraulikoetako Departamentuak, Energia Argitu programaren barruan eta Eibarko Udalarekin lankidetzan, energia kontsumoaren murrizketa eta eraginkortasun energetikoa handitzea helburu dituzten hainbat tailer antolatu ditu urrirako. Lehena kontsumo elektrikoei buruzko datuak (fakturak) nola irakurri ikasi nahi dutenentzat emango dute, datorren asteko eguenean (urriak 1), 18:30ean Untzagako jubilatuen etxean, eta parte hartu nahi dutenek irailaren 28a baino lehen eman beharko dute izena, argitu@gipuzkoa.eus helbidera mezua idatzita edo 943 11 29 48 telefono zenbakira deituta.  Horrez gain, urriak 8, 15, 22 eta 29an ere eskainiko dituzte Energia Argitu tailerrak (albistearen azpian daukazue egitarau osoa).Informazio gehiago nahi izanez gero www.argitu.eus helbidean begiratu daiteke. Antolatzaileek gogorarazi dutenez, nahitaezkoa izango da indarrean dauden higiene eta osasun baldintzak betetzea eta, beraz, gehienez 10 lagunentzat tokia egongo da, maskara erabili beharko da derrigorrez eta pertsonen arteko bi metroko distantzia zainduko da.