Orbea kiroldegiko garbitzaileek greba mugagabea hasi dute

Orbea kiroldegiko garbitzaileek greba mugagabea hasi dute
2023/05/18 eta kitto!
Gureak Garbitasuna S.L. enpresako beharginek greba mugagabea hasi dute gaur. ELA sindikatuak salatu duenez, lan-hitzarmenaren inguruan enpresa horrek duen jarrerak bultzatu ditu greba egitera, “enpresak ez baitu negoziatzeko borondaterik erakutsi garbitzaile hauek dituzten lan-baldintzak eta Eibarko Udalak zuzenean kontratatutako langileek dituztenak parekatuko lituzkeen hitzarmen kolektibo bat sinatzeko”.