Osakidetzako garbikuntzako langileek bi asteko greba hasi dute gaur

Osakidetzako garbikuntzako langileek bi asteko greba hasi dute gaur
2023/02/27 18:16
eta kitto!
ELA sindikatuak bi asteko greba deitu du, gaurtik bertatik hasita martxoaren 12ra arte, “Osakidetzako garbitzaile kontratatuen artean, karrera profesionala ordaintzea eta Hitzarmenaren Negoziazio Mahaia desblokeatzea lortzeko”.

Sindikatutik salatu dutenez, “patronalak eta administrazio publikoak azpikontratatutako langileak bigarren mailako langile gisa tratatzen ditu. Bost urte baino gehiagoko negoziazioaren ondoren, patronalak ez du inolako borondaterik erakutsi garbiketaren kolektiboarentzat hobekuntzak negoziatzeko.
Osakidetzak ospitaleak eta anbulatorioak garbitzeko zerbitzua ematen du, bai bertako langileekin, bai azpikontratatutako langileekin, funtzio eta zeregin berberak betez. Hala eta guztiz ere, Osasun Sailak lan-baldintza desberdinak aplikatzea erabaki du, Osakidetzak zuzenean kontratatzen duen edo zerbitzu hori enpresa pribatuen esku uztea erabakitzen duen kontuan hartuta”.