"PINTXOPOTE+1" ekitaldia antolatu du Ekingunek martxoaren 30erako

"PINTXOPOTE+1" ekitaldia antolatu du Ekingunek martxoaren 30erako
2023/03/22 eta kitto!
Datorren astean, martxoaren 30ean (osteguna),  bi proiektu aurkeztuko ditu Ekingune Ekintzaileen Elkarteak, 19:00etatik aurrera Kultun egingo den "PINTXOPOTE+1" ekitaldian. Elkartetik diotenez, "enpresaburua, ekintzailea bazara edo Ekinguneko komunitatea ezagutu nahi baduzu, ez galdu datorren astean egingo dugun ekitaldia. Bi proiektu aurkeztuko ditugu, mikro irekia egongo da, bertaratzen diren guztiek aurkezteko aukera izan dezaten, eta, jakina, networkinga pintxoz eta edariz lagunduta egongo da".

Pintxoak parte-hartzaileen arabera eskatu behar ditiztela jakinarazi dute. Beraz, izena eman beharko da info@ekingune.com helbidean edo WhatsApp bidez 623 558 594 zenbakian.