Sei proiektu aukeratu dituzte Heldu! programan parte hartzeko

Sei proiektu aukeratu dituzte Heldu! programan parte hartzeko
2022/09/26 07:51
eta kitto!
Eibarko Udalak eta Debegesak ekainean jarri zuten martxan Heldu! ekintzailetza programa. Orain, aukeraketa fasea igaro ondoren, sei proiektu hautatu dituzte formakuntza faserako. Kirolari eta bizimodu osasungarriari, ingurumen-kudeaketari eta ingeniaritza-aholkularitzari lotutako negozio-ideiak aukeratu dituzte, besteak beste.

Eibarren enpresa-jarduera berriak sortzea, eskualdeko ehun ekonomikoa et haren lurralde-lehiakortasuna indartzea du helburu Heldu! programak. Ekimenak hiru hilabeteko iraupena izango du guztira. Orain, laguntza-prozesuaren lehen fasea hasita, parte-hartzaileek formakuntza saioak jasoko dituzte Debegesako hazitegi berrian, Debegesako pertsonal teknikoak koordinatuta. Parte-hartzaileak formazio espezializatuarekin hasi dira eta bigarren fasean adituen aholkularitza eta tutoretza pertsonalizatua jasoko dute.