Tekniker-ek bere potentzial teknologiko guztia aurkeztuko du Nazioarteko Makina-Erremintaren Biurtekoan

Tekniker-ek bere potentzial teknologiko guztia aurkeztuko du Nazioarteko Makina-Erremintaren Biurtekoan
2022/05/18 14:37
eta kitto!
Eibarko zentro teknologikoak bertan egindako azken lanak aurkeztuko ditu ekainaren 13tik 17ra arte BEC-en egingo den erakusketa horretako 31. edizioan. Azoka horretan gure herriko zentro teknologikoak azken aldian garatutako hainbat teknologietan lortutako emaitzak, ekipo askotan erabiltzeko aproposak direnak, erakutsiko ditu, modu horretan datu horiek hainbat plataformetan izan ditzaketen aplikazioak eskaintzeko. Emaitza horietako bat da “Tekniker Fingeprint”, makina bat erabiltzeko behar dituen datuen monitorizazioa eta kudeaketa ahalbidetzen dituen metodologia.

Aurrekoarekin lotuta aurkeztuko du baita “Tekniker Fingerprint geometrikoa”, makina-erreminteetako osasun geometrikoa aztertzen duen test azkarra ere. Ez da faltako, ezta, “Tekniker Monitoring System” bilketa-sistema; azken horrek seinalearen kalkulu eta prozesatuaren ahalmenak biltzen ditu. BEC-en Tekniker-ek izango duen stand-a 1 pabilioian kokatuko du, C14 pasilloan.