Tekniker Sener-ekin elkartu da hidrogeno berdea eta digitalizazioa bultzateko

Tekniker Sener-ekin elkartu da hidrogeno berdea eta digitalizazioa bultzateko
2023/05/22 10:49
eta kitto!
Sener ingeniaritza eta teknologia taldeak eta Tekniker zentro teknologikoak lankidetza-hitzarmena sinatu dute elkarrekin I+G bultzatzeko hainbat esparru estrategikotan, hala nola hidrogenoaren edo industriaren digitalizazioaren esparruetan. Lankidetza-hitzarmenak hainbat arlotan jarriko du arreta, esaterako, trantsizio energetikoan.
Akordioa sinatzeak Sener Teknikerren erakunde laguntzaileen nomina aipagarriko kide bihurtu du eta, horrela, sendotu egin da bi erakundeek energia berriztagarriekin lotutako hainbat proiekturen bidez historikoki izan duten harremana.

Luis Uriarte Teknikerreko zuzendari nagusiak, bestalde, aliantzaren garrantzia azpimarratu du, lankidetza luze eta estuaren emaitza den aldetik, "lankidetza horri modu askoz eraginkorragoan eusteko eta Senerri balio handiagoa emateko eta, aldi berean, inguruneari teknologia transferitzeko gure eginkizuna betetzeko" helburuarekin.

Offshore eolikorako teknologiak, energia hibrido eta berriztagarrien instalazioen kudeaketa, mugikortasun iraunkorra eta hiri adimendunak, sistema mekatronikoen eredu digitalen sorrera eta gailu medikoak homologatzeko metodologiak eta prozedurak bateratzea dira landu nahi dituzten beste arlo batzuk. Gainera, elkarlanean lan egingo dute talentu ikertzailearen garapenean eta transferentzian.