Teknikerren egoitza berria aurkeztu dute

Teknikerren egoitza berria aurkeztu dute
2012/11/15 00:00
eta kitto!

IK4-Tekniker teknologia zentruak gaur (eguena, hilak 15) goizean aurkeztu du bere egoitza berria Azitaingo industrialdean: 28.000 metro karratuko azalera betetzen duen pabilioia. Egoitza berria egiteko inbertsioa 22 milioi eurokoa izan da eta punta-puntako ekipamenduarekin hornitu dute, enpresei teknologia arloan izan ditzaketen edozein premiari erantzuteko gaitasuna izateko. Instalazio berriak Gipuzkoako Parke Zientifiko-Teknlogikoaren parte izatera pasatu dira berriki.