Toribio Etxebarria Sariak banatu dituzte

Toribio Etxebarria Sariak banatu dituzte
2014/05/29 00:00
eta kitto!

Eguazten arratsaldean banatu dituzte Toribio Etxebarria sariak, Coliseo antzokiak hartu duen ekitaldian. Urtero lez, epaimahaikoek aukeratutako finalisten artean irabazleak zeintzuk izan diren ekitaldian bertan eman dute ezagutzera: Enpresa Asmoak Saria Brain Cloud Computing garun-irudiak prozesatzeko zerbitzuetan aditua den enpresakoek jaso dute; Enpresa Asmoak atalean, Arlo Teknologiko Saria Arima (HDIV web segurtasunerako softwarea) saritu dute; Enpresa Berriak ataleko Saria DNA Data (gaixotasun genetikoen diagnostiko molekularrerako produktu eta zerbitzuak) jaso du; eta Nazioartekotza Babesa Saria-Enpresa Berria Saria Irisbond (ordenagailuen begirada bidezko kontrolerako sistema) enpresarentzat izan da. Horrekin batera, lehiaketatik kanpora, ekimen enpresarial eibartarrari aitorpena ABC (Arizaga, Bastarrica y Cia) konpresore-enpresari egin diote.