“Transformers: enpresarien bigarren belaunaldiak” ekitaldia antolatu du Ekingunek datorren asterako

“Transformers: enpresarien bigarren belaunaldiak” ekitaldia antolatu du Ekingunek datorren asterako
2016/03/10 eta kitto!
Datorren ostegunean, martxok 17, "Transformers: enpresarien bigarren belaunaldiak" izenburuko ekitaldia egingo da Arrate Kultur Elkartean, 19:00etatik 22:00ak bitartean, Ekingune elkartearen eskutik. Asmoa familiaren negozioa zena edo aurretik bateron batek martxan jarritakoa euren esku hartu dutenak euren esperientzia besteei azaltzea da.  Ekitaldian parte hartzeko Iker Aginaga (130 urteko historia daukan Aguitor S.L. enpresakoa) eta Aitor Alberdi eta Xabier Izagirre (50 urte erreminta bereziak egiten daramatzan Industrias Mail enpresakoak) gonbidatu dituzte.

Euren azalpenak entzun eta gero, 21:00ak aldera, pintxo-potea egingo da parte hartzen dutenek elkar ezagutzeko eta berba egiteko aukera eduki dezaten. Parte-hartzea doakoa da, eta antolatzaileek hilaren 14a baino lehen izena ematea eskatzen dute, ekingune@ekingune.com helbidera idatzita (gaiaren eremuan "TRANSFORMERS_izen-abizena" ipinita) edo 653 709 150/ 943 208 420 telefono zenbakietara deituta.

Argazkiak, Xabier Izagirre eta Aitor Alberdi.