Udalak epe legalean ordaintzen dizkie zorrak hornitzaileei

Udalak epe legalean ordaintzen dizkie zorrak hornitzaileei
2012/03/02 eta kitto!

Eibarko Udalak Berankortasunaren aurkako Borrokarako Neurrien Legearen gomendioak betetzen dituela adierazi du gaur goizean Miguel De los Toyos alkateak. Jose Luis Valles Udaleko ondasun zinegotziak egindako txostenak azaltzen duenez, Udalak hornitzaileei epe legalean ordaintzen die eta ez du likidezia arazorik. “Lan teknikoaren eta erantzunkizunaren ondorioa da emaitza hau”, esan du alkateak, “gaiak tratatzeko orduan dugun realismoagatik”.
Krisi ekonomiko globala badago ere, Udalak hankak lurrean dituela azpimarratu du De los Toyosek. “Ez dira aurrekontutik kanpo dauden gasturik egiten”. Zentzu horretan, Udalak ez du aurreikusten urtean zehar aurrekontuak aldatzea, “aurreikuspenek bere bidea jarraitzen badute behintzat”.