WomenEkin ekitaldiaren seigarren edizioa antolatu du Ekingune elkarteak maiatzaren 19rako

WomenEkin ekitaldiaren seigarren edizioa antolatu du Ekingune elkarteak maiatzaren 19rako
2023/05/11 eta kitto!
Datorren asteko barixakuan, maiatzaren 19an egingo da WomenEkin, zuzendaritza-postuetan eta ekintzailetzan emakumeen lidergoa ikusarazteko Ekingunek urtero antolatzen duen ekitaldiaren 6. edizioa. Ermuko Izarra Centerren izango da, 13:00ean, eta bi hizlari gonbidatu dituzte: Itsaso Erretolaza (Edertek-eko Zerbitzu Teknologikoen Zuzendaria) eta Maialen Mendizabal (Co-Founder eta CEO de Diversity4Equality S.COOP). Bertaratzeko, aurretik erregistratu beharra dago, HEMEN sakatuta. Eta, bertaratzeko aukerarik ez dutenentzat, ekitaldia zuzenean emango dute.