Womenekin emakume ekintzaileen topaketa aurkeztu dute

Womenekin emakume ekintzaileen topaketa aurkeztu dute
2020/12/10 eta kitto!
Martitzenean, hilaren 15ean, #WOMENEKIN2020 ekimena egingo du Ekingune ekintzaileen elkarteak. Emakume ekintzaileen arteko topaketa Armeria Eskolan egingo da, 18:00etan, eta modu presentzialean (baimendutako aforoa bete arte) zein telematikoa (“streaming” bitartez) har daiteke parte. Horretarako, Ekingunerekin jarri behar da harremanetan 688 734 292 telefonora deituta edo ekingune@ekingune.com helbidera idatzita.

Gonbidatuak Natividad Garcia Nabab consulting-en buru eta sortzailea, Teknikerreko Zuzendaritza Taldeko kidea eta Armeria Eskolako Elkartearen presidentea; Marta Prol KAXA Mugimendu eta Sormen Gunea Elkartearen sortzailea eta Ikom Irudi eta Komunikazioa S.L.-ren ikus-entzunezkoen arduraduna; eta Amaiur Mayo Eibar Rugby Taldeko eta Euskal Herriko eta Espainiako selekzioetako jokalaria izango dira. Moderatzailea, berriz, Lorea Arakistain kazetaria izango da. Hizlariek euren bizipenen berri emango dute eta, horren harira, solasaldia egingo dute.