Elene Lizarraldek "Rocío en el corazón" liburua aurkeztuko du gaur

Elene Lizarraldek "Rocío en el corazón" liburua aurkeztuko du gaur
2016/03/09 17:31
eta kitto!
Juan San Martin liburutegiaren ekimenez eta Martxoaren 8-aren inguruko egitarauaren barruan Portaleko areto nagusiak Elene Lizarralde kazetariaren "Rocío en el corazón" liburuaren aurkezpena hartuko du gaur arratsaldean, 19:00etan hasita. Lizarralde orain dela 30 bat urte hasi zen aurkezle lanetan Euskal Telebistan eta kate horretan hainbat programa aurkeztu eta zuzendu zituen. Antena 3-en hamabost urte eman zituen programa ezberdinetako arduradun gisa eta, horrekin batera, hainbat pelikulatan aktore lanetan ibilitakoa da. Azken aldian www.hablemosdoctor.com bloga eta "Rocío en el corazón" nobela izan dira bere ekoizpen aipagarrienak.
rocio portada