Elikagaien Bankuari janaria banatzen laguntzeko jendea behar dute

Elikagaien Bankuari janaria banatzen laguntzeko jendea behar dute
2020/02/11 eta kitto!
Eibarko Udalak, beste elkarte batzuekin batera, diru-sarrera txikiak dituztenei janaria banatzeko zerbitzua eskaintzen diete. Une honetan parte hartzen duten elkarteak Gurutze Gorria, Proyde-Proega eta Aldatze-Egoaizia dira. Azaldutakoaren arabera, “parte hartzen duten elkarteek elikagai-sorta desberdinak prestatzen dituzte, banaketa egiten den tokian, eta hurrengo egunean janari bila doazenekin elkartzen dira, banaketa egiteko. Hilero 3.000 eta 5.000 kilo janari banatzen dira 330 lagun/135 familia onuradunen artean. Orain arte banaketak hilean behin izan dira, baina orain hilean birritan egiten ari gara eta, horregatik, proiektu honetan parte hartzeko prest dauden elkarteen eta boluntarioen premia daukagu”. Norbaitek Elikagaien Bankuko banaketan lagundu nahi badu edo, beste barik, informazio gehiago jaso nahi izanez gero, Gizartekintza sailarekin kontaktuan ipini daiteke, 943708440 telefono zenbakira deituta edo, bestela, gizartekintza@eibar.eus helbidera idatzita.