ANDONI LOPEZ: “Triatloia polita da ikusteko eta egiteko”

ANDONI LOPEZ: “Triatloia polita da ikusteko eta egiteko”
2012/03/01 00:00
eta kitto!

-Zertan hasi zinen lehenik: korrikan, bizikletan edo igerian?
Igerian. Uretan 3 urterekin sartu nintzen, baina Urbatekin 9rekin hasi nintzen entrenatzen. Gero bizikleta hartu nuen, aita ere bizikletan ibiltzen zelako. Orduan pentsatu nuen, “eta zergatik ez dut korrika ere egiten?”. Horrela egin nuen eta triatloiak egiten hasi nintzen.
-Zein arlotan zabiltza gustorago?
Igerian. Izan ere, txikitatik ibili izan naiz igeriketan.
-Eta zein arlotan zabiltza okerren?
Korrikan. Gehien kostatzen zaidana da.
-Nola eta zenbat entrenatzen duzu triatloietan aritzeko?
Astean sei egunetan entrenatzen dut. Orain arte igeriketa denboraldian murgilduta ibili naiz eta gehiago entrenatu dut arlo hori, baina hemendik aurrera korrika eta bizikletan ibiliko naiz gehiago. Triatloi denboraldian egunero entrenatzen dut, 2 edo 3 ordu egunean gutxienez.
-Hemendik aurrera suposatzen da Eguraldia aproposagoa izango dela korrika egin edo bizikletan ibiltzeko.
Bai, orain arte hotz handia egin du bizikletan irtetzeko.
-Euskadiko Triatloi txapelduna izan zara kadete mailan.
Birritan lortu dut irabaztea. Akuatloian ere irabazi dut.
-Zertan datza horrek?
Korrika, igeriketa eta korrika berriz ere.
-Zer sentitzen da Euskadiko txapelduna izatean?
Sentsazio ona da. Lehenengo aldian ez nekien irabazi nuela. Pertsona bat etorri zitzaidan eta “zorionak” esan zidan. Ni harrituta gelditu nintzen, ez nekielako irabazi nuela. Hemendik aurrera zailagoa izango da irabaztea, kadetetik junior mailara pasatu naizelako eta urte bi gehiagoko lehiakideak izango ditudalako.
-Asteburuan Eibarko XXI. Duatloia egingo da.
Ez zaizkit duatloiak gustatzen. Nirea ura da! Iaz Eibarko proban parte-hartu nuen, baina aurten ez. Bizikletarekin lasterketa markatzen egongo naiz, besterik ez. Gainera, domekan txirrindularitzako Udaberri Saria egingo da hemen eta hor arituko naiz.
-Triatloia edo akuatloia, zer duzu nahiago?
Triatloia.
-Hiru kirol-froga batuta, ez da jasankorregia?
Denek esaten dute kirol jasankorra dela triatloia, eta bada, baina ondo entrenatzen baduzu eta gustatzen bazaizu, polita da, bai ikusteko, bai egiteko.