Iñaki Iriondo: “Sasoi bateko politikuak hizlari hobiak ziran”

Iñaki Iriondo: “Sasoi bateko politikuak hizlari hobiak ziran”
2012/10/18 eta kitto!

- Urte guzti horretan zelako aldaketia izan da Gasteizeko parlamentarixen jardunian?
Ni hasi nintzan sasoian politikuak nagusixaguak ziran gehixenak. Gaur egunguak profesionalaguak dirala esango neuke: horretarako prestatutakuak, karrerako parlamentarixuak ixa. Hizlarixak be, ordukuak hobiak ziran; gaurkuen artian, Egibar kenduta, arrarua da esan biharrekua idatzitta ekartzen ez dabena. Emakumien kopuruan be badago aldaketia: oiñ erdixa baiño gehixago diralakuan nago.

- Esaldi batek diñuan modura, “merezi dittugun politikuak dittugu”?
Egixa esateko, arlo horretako gero eta profesional gehixago dagoz: askotan alderdittik kanpo edo haren babesetik kanpo ixa biharrik egiñ ez dabenak. Emoten dau arlo horretan gauzak aldatze bidian dagozela, baiña sasoi batekuak bokaziño haundixagua zeken eta militantiak ziran.

- Biharra egitten dabe benetan? Piper egittera ez dagoz ohittuegi?
Danetarik dago; alderdi txikixetakuak, esaterako, bihar gehixegi eukitzen dabe. Eta ahalegintzen dira danetara heltzen, ez pentsa! Eztabaida guztietan berba egin bihar badabe be. Talde haundixak lan erosuagua eukitzen dabe, espezializatutakuekin jarduteko aukeria. Baiña orokorrian biharra egitten dabe, bai. Euren lana produktibua dan, hori   eztabaidagarrixagua da. Hiru funziño dake parlamentarixak: legiak egin, gobernua kontrolau eta bere akuillua izan. Eta daken konpetentzixak emoten dabena emoten dau: askotan iñora eruaten ez gaittuen eztabaida politikuetan galtzen dira, gero iñolako aplikaziñorik ez dakenetan. Kobratzen dabena be hor dago: soldatak alde batetik eta dietak bestetik. Azken horretan badira onartu ezin diranak.

- Kazetarixokin daken tratuan hurbillak dira? Ala batzuetan bakarrik?
Gure arteko tratuan badago halako gertutasun bat: danok erabiltzen dittugu pasillo berberak, espazio bera konpartitzen digu. Oin barruan ezin danez erre, gehixago urtetzen dabe kanpora eta kafetegixak bizitasuna galdu dau.

- Zer espero dozu hauteskunde honetatik? Aldaketak hoberako izango dira?
Aldaketak argi dago izango dirala. Hoberako? Hori gustuen arabera izango da, ezta? Nik pentsatzen dot baietz, oiñ arte ezker abertzalia parlamentutik kanpo egon dalako urte askuan: 2001ian, bertan izanda, modu kaskarrian egon zan. EAJ be haundixagua izango da oiñ eta PSE eta PP, bixen artian, gehixengua izatetik %25 izatera pasau leikez. Aldaketia noraiño eziñ esan.