JOSE BENITO RUIZ: “Artearen historiari berraztertzea egingo diot”

JOSE BENITO RUIZ: “Artearen historiari berraztertzea egingo diot”
2012/05/11 eta kitto!

-Eibarren argazkilaritza ikastaroa eskainiko duzu. Zertaz arituko zara?
Argazkilaritzaren konposizioaren gainean arituko naiz. Orduan, Power Pointen bitartez bertara joango direnei horren gainean arituko natzaie. Artearen historiari berraztertzea egingo diot saio horretan, eta horrek argazkilaritzari eskaini diezaiokenaz egingo dut berba.
-Natura-argazkilaria zarela diozu zure webgune pertsonalean. Baina zer zara gehiago, naturalista edo argazkilaria?
Nik esango nuke argazkilaria baino naturalista naizela gehiago, baina gaur egun agian ez. Argazkilari moduan hasi nintzenean, niri gehien gustatzen zitzaidana natura zen, liluratuta negoen kontu horrekin.
-Gaur egun horrela ez dela diozu, zergatik?
Gaur egun argazkilaritza da nire egunerokoan garrantzia gehiago duena, izan ere, naturatik at hainbat gauzen gainean egiten dut argazkilaritzan. Orduan, argazkilaritzarekin jarraitzen dut natura albo batera lagata.
-National Geographic eta beste hainbat aldizkari ospetsuetan publikatu dituzte zure argazkiak, hainbat dokumental eta saiotan egin duzu lan, liburuak ere idatzi dituzu. Nondik datorkizu ezinegon hori?
Naturarekiko liluratasunetik, oso sakona den zerbait da eta zaila da azaltzen. Horrek egiten dit argazkiak ateratzea, dokumentalak egitea, liburuak idaztea… natura dago guzti horien erdian eta hori da ardatza. Horren gainean aritzeko aitzakia modukoa da.
-Zure webgunean zuk jarraitzen duzun etika-kodea hainbat puntutan azaltzen duzu. Gaur egun argazkilarien artean etika-kodeak jarraitzen direla uste duzu?
Baliteke argazkilari denek etika-kodeak ez jarraitzea, baina gehienek baietz uste dut. Ni Aefonako (Espainiako Natura Argazkilarien Elkartea) presidentea naiz eta dekalogo etikoa daukagu bertan. Bazkide guztien artean zabaldu dugu eta konbentzituta nago gehiengo nagusiak jarraitzen duela.
-Zein dure betebeharra Aefonako presidente bezala?
Aefonak egiten dituen jarduerak koordinatzea eta argazkilariak maila internazionaleak errepresentatzea da nire ardura nagusiki. Nazioartean Espainiako natura-argazkilarien berri izan dezatela da nire lana. Horretarako erakusketak egiten ditugu, portafolioa gaude prestatzen… besteak beste.