MIREN VALERO (Eibarko ONCEko zuzendaria): “Gizartea gure tokian jarri beharko litzateke gure arazoak ulertzeko”

MIREN VALERO (Eibarko ONCEko zuzendaria): “Gizartea gure tokian jarri beharko litzateke gure arazoak ulertzeko”
2017/03/03 eta kitto!
ONCEk Arragueta kalean duen bulegoa lasai dago arratsaldeko lehen orduetan. Miren Valero Eibarko ONCEko zuzendariari elkarrizketa egiteko, primeran, baina ez du erakundearen egunerokoa islatzen. ONCE “gauza asko” da, zuzendariak dioenez, eta kupoiak saltzeaz gain, denetariko zerbitzuak eskaintzen die itsu zein bestelako desgaitasunak dituztenei. Horren adibide da berriki itsu-itsuan egin den afaria, enpatia lantzeko jarduera ezin hobea.

 

– Beti ikusi izan dugu inguruan, baina zer da zehazki ONCE?

ONCE gauza asko da: itsuentzako eta, orain dela urte batzuetatik, bestelako desgaituentzako lan irteera; zerbitzu prestazioak ematen dituen erakundea...

– Nola sortzu zen ONCE?

1938ko abenduaren 13an sortu zen, Gerra Zibilean, eta lehen zozketa 1939an egintzen. Ikusi dugun bezala, hazten joan da urteak aurrera joan ahala. Hasieran nahiko bizi-kalitate txarra zuten itsuentzako lan irteera zen, ezin zutelako beste inon lan egin, vaina apurka-apurka, ONCEk egitura oso handia osatu du estatu mailan.

– Eta Eibarren nolako bilakaera izan du?

Denbora gutxi daramat Eibarren, beraz, ez dut den-dena ondo ezagutzen. Ez dakit zehazki zein urtetatik dagoen ONCE Eibarren, baina prensa bulegoa Aranbarri abizeneko ordezkariaren etxean zegoela, beraz, badira urteak. 40 baino gehiago bai, ziur, gurekin lanean dabilen Idoia Labianok urte horiek daramatzalako bertan lanean. Gero Errebaleko local batera pasa zen, 15. zenbakiko lehen pisuan, eta 1992an etorri zen Arraguetara.

– Zein zerbitzu eskaintzen ditu ONCEk Eibarren?

Eibarko moduko agentziek alde onak eta txarrak dituzte. Alde txarra da, adibidez, biztanle gehiago bizi diren tokietan gauza gehiago egiten direla eta oinarrizko atentziorako ekipoak kontzentratzen direla. Eibarren, jende berriak izena ematen badu eta bere egoeragatik laguntza behar duela erabakitzen bada, nik errehabilitazio teknikariarekin kontaktuan jartzen dut. Honek afiliatuaren beharrak aztertuko ditu eta, horren arabera, orientazioa emango dio, makilarekin ibiltzen irakatsiko dio, diruarekin maneiatzen, teknologia berriekin ibiltzen, braillea irakurtzen... Gainera, pertsona bat itsu geratu bada eta ez badu onartzen, gogorra izaten da, eta prozesu horretan lagunduko zaie atentzio psikologikoa emanez.

– Eibarko agentziak eibartarrei bakarrik ematen die zerbitzua ala baita inguruko herrikoei ere?

2012ra arte Debabarreneko herri guztiak batzen ziren Eibarko agentzian, baina urte hartatik aurrera Durangaldeko eta Debagoienakoekin egin du bat. Ondorioz, Eibarko agentziak kupoi saltzaile asko dauzka, 25etik 60ra ingurura pasatuz. Eibarren zehazki 10 saltzaile daude. Afiliatuak, bestetik, 80 bat dira.

– Afiliatu izatetik kupoiak saltzera pasatzeko zein pausu eman behar dira?

ONCEra afiliatuta badaude eta minimo bisuala badaukate, prestakuntza jaso eta saltzaile izatera pasatzen dira. %33eko desgaitasuna dutenak ere, hona etorri eta profil komertzial egokia badaukate, prestakuntza jaso eta kupoi saltzaile izan daitezke.

– Zer egin behar du ONCEn afiliatu nahi duenak?

Baliteke arazo bisual larria duen baten batek elkarrizketa hau irakurtzea, baina ONCEn sartzetzeko pausua ematen ez ausartzea. Horrela bada, nik esango nieke, gutxienez, etortzeagatik ez dutela ezer galduko. Nik arazoak izan nituen, lotsa ematen zidan gutxi ikusten nuela aitortzea, baina gero abantailak besterik ez ditut jaso hemen. ONCEk itsu eta desgaituen bizi-kalitatea hobetzen du.

– Auzi hau dela-eta, gizartea gehiago sentsibilizatu behar dela pentsatzen duzu?

Gu hor garela adierazten saiatzen gara eta, aldi berean, baita emakumeak sentsibilizatzen ere. Eibarren ondo erantzuten dute arazo horien au-rrean, baina askotan gizartea gure tokian jarri beharko litzateke gure arazoak ulertzeko.